ESZENA

Emakumeen desioarekin lotutako gaiak

Bilboko Pabellon 6 aretoko oholtzan, azaroaren 16an eta 23an Llámalo X pieza antzeztuko da. Antzezlana Ainhoa Artetxek, Graciela Donizen laguntzarekin zuzendu duen lehen lana da, Lizar Begoñarekin batera biek sortutako testu eta dramaturgia batetik abiatuta. Orgia berezi honetako protagonistak Nagore Armental, Paula Brezo, Goizane Casado, Lara Hunting, Eva Laorden Madinabeitia, Nahia Martinez Gondra, Meri Moren, Carmen Valero, Mariñe Zeberio Diez dira.

“Ekainaren 23an pase bat egin zen eta lana premisa pare batekin ikusteko aukera izan zen: entsegu orokorrera joan eta antzezlanari buruzko working progress batean parte hartzea.
Aurreikusitako helburuak ere bete ziren: publikoak sortzen ari zen piezaren engranajeak ikusi, gozatu, eta ondoren solasaldi bat egin zen, eta hala, pieza egiten jarraitzeko duten inpresioak eta hausnarketak jasotzeko balio izan zuen.
Orain bueltan dator, pieza behin betiko emaitzarekin ikus dezagun”.

Emakume batzuk aldizka biltzen ziren emakumearekin eta emakumeen desioarekin lotutako gaiak lantzeko. Lortutako datuetatik abiatuta, testu batzuk, eszenak, dramaturgia bat inprobisatuz joan ziren, eta azkenean, 9 emakume gazte protagonista dituen antzezlan bat sortu zen.

Emakume LGTBIQ+ lagun talde bat euren arteko adiskidetasunean sakondu, esperimentatu, jolastu eta tentsio sexualak askatu nahi ditu orgia baten bidez. “Orgia gizartearen fantasia sexual ohikoenetariko bat da; orokorrean gizonezko txuri hegemonikoengandik irudikatua. Baina… Nola izango litzateke orgiaren iruditegi patriarkal eta heterosexualarekin apurtzea, orgia hau errealitate bat bilakatuz?”. Desio askatzaile hori sortze bidean egongo dira protagonistak. Baina… ez dakitena da euren muga eta oztopo propioak gainditu beharko dituztela.”

Emanaldiak azaroaren 16an eta 23an, ostegunez, arratsaldeko 20:00etan izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button