ESZENA

“Bost urban Show” ikusgarria, Arrasateko Amaia antzokian

Dantza Zirkuituak antolatuta, Elorrioko Logela Multimedia eta Eindhovengo (Holanda) The Rugged konpainiek Bost Urban Show izeneko obra aurkeztuko dute datorren igandean, Arrasaten. Hiri-dantzak, soinuak eta argiak bat egiten dute Bost urban Show obran. “Energiaz, originaltasunez eta sinkronizazio koreografikoz betetako ikuskizuna da”.

Logela taldea arte-diziplina digital desberdinetako sortzaileek osatzen dute (bi musikari informatikok eta bi bideo-sortzailek). Produktu digitalak sortzea eta eszenaratzearekin bateratzea da Logelaren helburua. Mokaua multimedia ikuskizuna; Taupadak, euskal dantza tradizionaleko Kukai konpainiarekin batera; edo  Circle of Trust konpainiarekin Papiro….Flexia dira bere proposamenak.
Gaur egun, mapping izeneko teknikarekin ari dira esperimentatzen, eta irudia eta soinua kasu bakoitzeko eszena-planteamenduarekin sinkronizatzen dira.

Beste aldetik, The Ruggeds breakdanceko munduko talderik berritzaileenetako bat da. Hein berean, bakarkako dantzaren mugimendu akrobatikoak ezin hobeki sinkronizaturiko beren koreografia originalekin nahasten dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button