ARTEA

AMP jardunaldietan parte-hartzeko deialdia

OKELA Sormen Lantegiaren AMP jardunaldietan parte hartzeko deialdi jarraitua irekita dago. Hainbat deialdi izango dira urte honen amaieran eta datorren urteari begira, hala nola, X. Amp Zoria, urriaren 6tik 20ra; XI. Amp Testuingurua, abenduaren 1etik 8ra; XII. Amp Jarrerak, otsailaren 23tik 9ra; eta  XIII. Bakea, maiatzaren 5etik 18ra.

Hiru artistek osotuko dute erakusketa bakoitza. Irekiera egunean artista bakoitzak 20 minutuko berbaldi bat emango du, nahi duen forma eta moduan. Antolatzaileen arabera, “modu honetan arte garaikidearen herritartzea bilatzen dugu, publikoak artistarekin harreman zuzena izan dezan”.
Irekiera egunari itxiera emateko OKELA Sormen Lantegiak beste diziplina bateko gonbidatu bat ekarriko du. Erakusketa bi astez egongo da irekita, Artisten Meeting Pointa bakoitzaren irekiera eguna baino lau aste lehenago jaso beharko dira eskaerak eta ebazpena hiru aste lehenago emango da.

Informazio gehiago www.okela.org orrialdean topatu duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button