ARTEA

“Bideo Artea Euskal Herrian” saioa, gaur Tabakaleran

Euskal Herriko bideogintza ardatz hartuta, gaur, azaroak 20, mahai ingurua antolatu da Donostiako Tabakaleran diziplina horrekiko lotura handia duten hainbat aditurekin.

Ikus-entzunezkoaren aldiriak: Ingurua marrazten duten puntuak erakusketaren inguruan, eta EHUko Arte Ederretako eta Gizarte eta Komunikazio Fakultateko Ikerketa Taldearen laguntzaz, Euskal Herriko ikus-entzunezkoaren inguruan gogoeta egingo da.

Horretarako, orain arte egindako lan batzuk aurkeztuko dira, eta bideoarten aditu diren gonbidatuak sorkuntza horrek Euskal Herrian bizi duen egoeraz eta etorkizunaz arituko dira. Bertaratuko direnak Josu Rekalde, Vanesa Fernández Guerra, Patxi Azpillaga eta Arturo/Fito Rodríguez dira.

Lanen hautaketaren erakustaldia egin ostean, solasaldia bideratuko da. Saio horretan ere, Eugeni Bonet (sortzaile eta pentsalaria), Manuel Palacio (ikus-entzunezko komunikazioan katedraduna) eta Guada Echeverria (kultur kudeatzailea) izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button