ESZENA

Markeliñe, Les Mobilettes eta Paula Quintana saridun XVI. Umore Azokan

Joan den astean burutu zen XVI. Umore Azokak, Kaleko Artisten Azokak, bere saridunak aukeratu ditu.

Markeliñe konpainiaren Andante lanarentzat izan da Euskadiko kale ikuskizunik onenaren saria. Beste aldetik, Les Mobilettes konpainia frantsesak eskuratu du Kale Ikuskizunik Onenaren Saria Café Frappé piezagatik. Eta azkenik, Paula Quintanarentzat izan da Artista/ikuskizun berri onenaren saria Latente lanagatik. Garaikurrak eta diplomak jasotzeaz gain, Paula Quintanak Hameka sorkuntza fabrikan egoitza bat egiteko aukera ere hartuko du sari gisa. Datorren urteko edizioan egingo da sari banaketa ekitaldia.
Bestalde, aurtengoan Juan Ortega Roldan antzerki sustatzaileak jaso du Umore Azokako 2015eko Ohorezko Saria, Eibarko Antzerki Topaketak antolatzen egindako lan eskergatatik.

Orotara, ostegunetik igandera bitarte, 28.000 pertsona inguru egon dira 50 talderen 170 ikuskizunez gozatzen, eta horrek pozteko arrazoia ematen du, “kalean ere erantzun positiboa jaso delako”. Horretaz gain, 150 programatzaile eta banatzaile baino gehiago izan dira Leioan egunotan piezak ikusten, eta hori oso baliagarria izan da kale arteen sektorea bisibilizatzeko. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button