ESZENA

La Rous konpainiak “Neskatxa bat” aurkeztuko du Errenterian

La Rous antzerki taldeak adin guztietako ikus-entzuleei zuzendutako Neskatxa bat obra taularatuko du ostiralean, apirilak 24, Erreteriako Niessen Kulturgunean.

Kulturgunearen arabera, obrak ondokoa kontatzen du: “Emakume bat hiritik urrun den herdoildutako kai batean bizi da. Jendeak uzten duen guztia harrapatzen du. Egun batean inoiz ikusitako zerbait lotzen da bere sareetan: botila baten barruan dagoen neskato bat”.

Bost urtetik gorako ikus-entzuleentzako lan ederra da Neskatxa bat. Carlos Grassa Toro idazle aragoiarraren testuan oinarrituta, obra sentsibilitatez eta emozioz osatua dago. Bihotzeraino, zuzen-zuzen, iristen den lana da. Antzezlanak makina bat irakurketa biltzen ditu.

Rosa Diaz aktorearen antzezpena, gainera, oso laudatua izan da, eta zuzendaritzaz Fanny Giraud clown eta pedagogo frantsesa arduratu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button