ARTEA

Mikel Cabrerizok muntaia artistikoa paratu du Iruñean

Iruñeko Mikel  Cabrerizo artistak Eremuz kanpo izenburuko egitasmo artistikoa paratu du Nafarroako hiriburuko Ziudadelan dagoen Bolborategian, urriaren 11ra arte.

Egitasmoak hainbat elementu eta diziplina biltzen ditu, kosmos jakin bat sortu eta osatzeko: marrazki, serigrafia, objektua, eskultura, argazki eta bideoak.

Hala, horietako elementu asko ez dira ikusiko, eremuz kanpo egongo baitira. Artista nafarra, hain zuzen, Luis García poetaren esaldi honekin erabat identifikatzen da: “Noizbait mundua perfektua izango da. Baina hutsik egongo da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button