IKUS-ENTZUN

Aurtengo “Kimuak” programan lanak aurkezteko epea zabalik dago

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak, Etxepare Euskal Institutuaren eta Euskadiko Filmategia Fundazioaren laguntzarekin, antolatzen du Kimuak programa, eta horren helburua euskal film laburren sustatzea eta zabaltzea da. Aurtengo deialdia zabaldik duzue dagoeneko.

Bertan parte hartu nahi duzuen zuzendari edo produktoreek 30 minututik beherako lanak bidali beharko dituzte. Parte-hartzaile bakoitzak nahi beste film labur aurkeztu ahal izango ditu, baina lanak 2018ko ekainaren 1etik aurrera eginak izan beharko dira. Gaia eta generoa askeak dira, baina ez dira onartuko bideoklipak ezta izaera publizitarioa duten lanak. Eduki arrazista edota sexista duten ekoizpenak, zein hirugarren baten eskubideak urratzen dituztenak edo  animalienganako tratu txarrak edo kalteak eragin dituztenak ere ez dira onartuko.

Aurkeztutako lanak aztertu eta epaitzeko, zinema eta ikus-entzunezkoen munduko bost profesional eta adituez osatutako hautespen batzorde independente bat eratuko da.

Film laburrak aurkezteko epea maiatzaren 24an itxiko da.

Zehaztasun guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button