ESZENA

Sorkuntza artistikoko formatu berriak BLV-ART jaialdian

Bilboko Udalak BLV-ART jaialdiaren XVI. edizioa abiatuko du apirilaren 1etik 10era bitartean, eta Bilbo Zaharreko hainbat espaziotan sorkuntza artistikoko formatu berriak erakutsiko ditu.  Ekimen honen bidez auzoari balioa eman nahi zaio, eta kulturaren bidez Bilboko gainerako auzokidekiko komunikazioa sustatu nahi da.

Aurtengo edizioan euskal konpainiek hartuko dute parte, eta horiei esker, dantza garaikidea, performancea, musika, dramaturgia berriak, kontzertu-performanceak, musika esperimentala edo bideo-dantza eskainiko dira.

San Frantziskoko Udaltegiak, Bilborock Aretoak, BilbaoArteko espazioek eta Berreginen Museoak, besteak beste, hamaika proposamen berritzaile izango dituzte. Horien artean, hainbat estreinaldi nabarmenduko dira: Input konpainiaren Play, DOOD Colectivoren Within eta Gheadaren El mejor de los mundos, eta Éramos unos niños que escuchaban música en su cuarto, Quemar las Naves konpainiarena.

BLV-ART apirilaren 1ean hasiko da Berreginen Museoan, Dani Hernandez, Dereko Van Der Bulcke eta Emilio Manzanoren La Grieta kontzertu performatiboarekin. Lan horretan artista horiek kontzertu analogiko/elektroniko bat eskainiko dute, soinu-artea, performancea eta argiztapena nahasten dituena, ikerketa teoriko-praktiko batean oinarrituta: Ensayo sobre Grieta y Experimentación.
Gainerako programazioan euskarazko bi proposamen nabarmentzen dira: Formol Laborategiaren Álbum proposamena, eta Ogiak hizketan baleki Mamiak Kolektiboarena.

BLV-ART programaren informazio guztia hemen dago eskuragarri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button