ESZENA

Euskal antzerkia hainbat tokitan ikusgai

Uda sasoian, antzerki konpainia batzuek bira bereziak egiten dituzte han hemenka, mundu bazterretan. Agerre teatro da horietariko bat. Joan den urtean Hegoamerikan ibili zen hemengo antzerkia zelan egiten den erakutsiz, eta aurten ere, esan digutenaren arabera, hara doaz berriz.

Etxepare Institutuak eta Kultura Ministerioak lagunduta Es usted, también, Don Quijote? lanarekin badoaz Argentinara, bertako Santa Fe eta Entre Rios eskualdetako jaialdietan parte hartzera, uztailaren 22tik 26ra bitartean.

Elkarkidetzan egingo dira saioak, izan ere, hemengo bi aktore arituko dira bertako beste talde bateko aktoreekin.

Beste batzuk ez dira ostera, hain urrun joango. Hala, Oihulari Klown taldeak Pronóstico reservado eta Otiacicoch lanak eskainiko ditu Gipuzkoa aldean, baina urrunago ere joango da, Menorcaraino, hain zuzen ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button