ESZENA

Arte eszenikoak, musika, kontzertuak eta mila jarduera Bilboko Euskaldunan

Euskalduna Bilbaok Gabonetarako kultur programazio zabala ondu du urtarrilaren 14ra arte. Guztira 22 ekitaldik osatzen dute kultura eta aisialdi eskaintza eta bertan, arte eszenikoak, musika, musika klasikoaren kontzertuak, gospel kontzertuak, zinema, magia, zirkua, aire zabaleko jarduerak, eta bisita antzeztuak ez dira faltako.

Izaro kantariaren Cerodecero bira abian jartzen duen lehen kontzertua ere bertan izango da. Album kontzeptuala, zirraragarria eta bizia da. Lan honetan Izarok bere barne bidaia bat proposatzen du, pop, folk, elektronika eta sustraiko musika doinuen kontrasteak berreskuratzen dituena, eta lehen estrofatik harrapatzen zaituzten poesia eta metafora zertzeladekin.

Beste aldetik, Zirkugintza konpainiak erritmo, umore, peripezia eta abarrez beteriko ikuskizuna ere egingo du zirku puru-puruan eta mezu sozial garrantzitsu batekin. Elssie Xalbador eta Keko Salvador, ikuskizunaren protagonistak, ekoizpen inklusibo batean murgiltzen dira eta askotariko gaitasunak, ezberdinen arteko lankidetza eta gainditzeko grina zein preziatuak diren erakutsiko dute. Biek ere beste lan bat ekarriko dute: Oparia.

Leixuri Arrizabalaga, Euskara, Kultura eta Kirol nabarmendu duenez “kultura indartzea da gizartearekin dugun konpromisoaren funtsezko zutabeetako bat. Horregatik, beti saiatzen gara kultura-kontsumoa sustatzen, eta, horretarako, kultura eskuragarria, erakargarria eta, batez ere, pertsona guztien eguneroko bizitzaren zati integrala izatea sustatzen dugu, hauen adina edozein dela ere”.

Egun guztietako programazio osoa eskuragarri dago Euskalduna Bilbaoren webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button