ARTEA

Nafarroako Gazte Artisten XXVI. Lehiaketako finalistak Arte Garaikideko Huarte Zentroan ikusgai

Guztira 110 artistek eman dute izena lehiaketan eta atalka honela banatu dira: 10, Arte Eszenikoetan. 41 Arte Plastikoetan, 17 Ikus-entzunezko Sormenean, 16 Literatura Generoetan, eta 26 Musika Taldeetan.

Arte Plastikoetan 12 finalista izan dira, Ikus-entzunezko sormenean 8, Literatura generoetan 4, eta Musikan 12.

Arte Plastikoetan honako artista hauek sailkatu dira: Ana Arenaza, Alfredo Zubiaur, Amaia Gracia, Lorea Alfaro, Leire Urbeltz, Patricia Bordonaba, Jorge Gil, Laida Aldaz, Andrea Jaurrieta, Mikel Aramendía, Irantzu Sanzo, eta Leire Ajuriagoxeascoa.
ikus-entzunezko sormenean berriz, Bengoa Vázquez Varela, Sergio San Martín Cerezo, Ione Zabalegui Nuin, Álex Ortega, Mireya Martín Larumbe, Ana Marchante, Acronikar, eta Plataforma Gaueko.

Literatura generoei dagokienez, honatx lau finalistak: Miguel Montañés Esquíroz, Eva María Fernández, Luis Tarrafeta Sayas, eta Igor Razquin Barandiarán. Eta, azkenik sailakaturiko musika bandak: Espíritu de Contradicción, Arima Sutan, Joe The Queen, Admixtio, Sin Dirección, Backflip, Brigada Improductiva, Dream Walker, Bashira, Selçe Coleiton , eta Sinónimo de Stilo.

Horrela, Arte Garaikideko Huarte Zentroak finalista hauen lanak hartu ditu hilaren 21era bitartean, bideoak, arte erakusketak eta literatura lanak, hain zuzen. Musikako final erdiak berriz Berrioplanoko On Off aretoan egin dira eta finala Iruñeko Totem aretoetan egingo da hilaren 14an.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button