MUSIKA

Morente, Bregovic, Gwendal eta Oskorri, Getxoko folk Jaialdian

Asteon egingo da Nazioarteko Getxo Folk jaialdiaren hogeita hamaikagarren edizioa. Ostegunean, hilak 3, hasiko da jaialdia Estrella Morente flamenko abeslariaren emanaldiarekin. Horrekin batera, Oskorriren agurra entzuteko eta ikusteko parada ere izango da. Kontzertu hori igandean egingo da, hilak 6, eta dagoeneko agortuta daude sarrerak. Oskorrik emanaldi sinplea eta ezustekorik gabekoa aurkeztuko dute, ohi duten lez.

Erritmo ijitoen errege Goran Bregovic ostiralean arituko da, Wedding and Funeral Band izeneko taldearekin; hau da, Ezkontza eta Hiletetarako Banda. Balkanetako hainbat musika estilorekin ondutako jai giroko kontzertua egingo dute.

Azkenik, larunbatean, zelta estiloko Gwendal talde mitikoak joko du. Kontzertua grabatu egingo dute, eta hainbat musikarik parte hartu du, tartean, Xabi Aburruzaga trikitilariak.

Kontzertu nagusi horiez gain, formatu txikiagoko emanaldiak ere izango dira, doakoak: Vrienden asturiarrak, Mikel Markez kantautorea edota Aire Ahizpak hirukotea.

Informazioa: getxo.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button