ESZENA

Ikuskizun eszenikoak eta film laburrak, Errekaldeko Umorezko Antzerki Jaialdian

Bilboko Udalak Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren V. edizioa abiaraziko du gaur bertan. Erakustaldia martxoko lau ostiraletan (3, 17, 24 eta 31n) egingo da Errekaldeko udaltegian.

Aurtengo jaialdiak publiko osoari eskainitako umorezko lau proposamen eszeniko eta Zinebiren, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren azken edizioan parte hartu zuten umorezko film laburren aukeraketa eskainiko ditu.

Gaur bertan Andaluziako Las XL konpainiaren Abandónate mucho ikuskizuna ikusi ahalko da. Bertako protagonistak  printzesa, kopla abeslari, yonkie, meditatzaile, seduktore gisa agertzen dira ikus-entzuleen aurrean. “Abandónate mucho lanak, kontzientziari eta askatasunari atea irekitzea bilatzen du, benetan bizi nahi ditugun mundua eta bizitza eraikitzeko”.

Martxoaren 17an bigarren antzerki saioa izango da: Sarean kateatuak. Euskarazko lana Nomofobikak euskal taldeak eskainiko du. Obran hiru emakumek talde-terapia egingo dute ikus-entzuleekin.
Hurrengo hitzordua martxoaren 24an izango da 2theatre taldearen txandarekin. Boris & Ingrid lana ekarriko dute. Adinez aurrera doan bikote baten istorioa kontatzen duen antzerki fisikoko komedia absurdu, dibertigarri eta aldi berean hunkigarria da hori.

Umorezko Antzerki Erakusketa martxoaren 31n amaituko da, Valentziako Cía Aérea Teatro konpainiarekin. De todas las bellas, las más bellotas lanean,  protagonistek hainbat eta hainbat ate jo ondoren, lehen aldiz euren abestiak aurkeztea lortuko dute.

Programazioak ZinebiKlub saio bat ere jasoko du, eta umorezko emanaldia Errekaldeko Udaltegian izango da martxoaren 9an.

Programazio guztia www.kulturabarrutik.eus webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button