ESZENA

ACT, Nazioarteko Eszena Sortzaile Berrien Jaialdia ekainaren 11tik 13ra bitartean

ACTek arte eszenikoetako artista berrientzako, adituentzako eta ikusleentzako erreferentzi izan nahi du.
Joera eszeniko berrietara irekia ACTek hezkuntza, nazioarteko harremana eta sortze lan berriak programatu eta sustatzen ditu. ACT lan eszeniko berrientzako eragile da eta horregatik bultzatzen ditu lehiaketa, topagunea eta elkar trukea parte hartzaileen artean.
Txapelketan nahiz erakusketa ataletako emanaldiez aparte jaialdiak esperientzia desberdinak giro lasai batetan ezagutzeko eta trukatzeko guneak eskaini nahi ditu, hartarako bazkari, afari eta gauez baliatzen da.
Aurten jaialdia garatzeko aukeratutako guneak La Fundición aretoa, Kafe Antzokia, Barakaldo Antzokia, Bilborock eta BBK Arriaga aretoa dira.

Jaialdiak sei atal ezberdin hartzen ditu: Pieza laburrak lehiaketa, non nazioarteko artista berrien 16 lan ikusi ahal izango dira; Dantzine, arte eszenikoekin harremana duten bideo/zine lanen lehiaketa eta erakusketa da. Aurten 13 lan ezberdin ikusiko ditugu lehian zein erakusketan; nazioarteko irakaslez osaturiko Egitarau pedagogikoa; ACTmosfera, ezagupen, truke, elkarlan eta eztabaida artistikorako gune izan nahi du; IYME, International Young Makers' Exchange. jaialdi sare bat da eta zirkuitu profesionaletara sartzeko aukerarik ez duten artista berrientzako erakusleihoak sustatzea du helburu. Atalotan parte hartuko duten artista eta obren zerrenda jaialdiaren webgunean jasotzen da.

Jaialdiaren aurkezpen ekitaldi ofiziala asteazkenean egingo dute Bilboko Kafe Antzokian 10:30ean.

ACTk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button