ARTEA

Oaia Peruarena pintorearen “Argi jokoak”, Beran

Oaia Peruarena Tellechea (Bera, 1972) artistak Argi jokoak izenburuko erakusketa inauguratuko du bihar, hilak 18, Berako Kultur Etxean. Erakusketa zabalik egongo da abuztuaren 16era arte.

Matisse eta Chagall-en koloreen eta Cezzanne-ren pintzelkaden jarraitzaile, bere ibilbidearen zati handi bat figurazioan murgilduta egin du. Halere, urteen poderioz, bere barnera begiratzen hasi da Oaia, askatasun gehiagoren bila.

Kolorea eta trazuak dira bere lanaren ezaugarri eta elementu nagusiak: kolorearen intentsitatea eta pintzelkaden indarra. Bi horien arteko orekan bilatzen du pintore nafarrak bere obraren muina. “Bere lanaren bitartez, gure existentziaren motora den eta denentzat ohikoa den pultsu hori islatzen saiatzen da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button