ARTEA

“On Paper II”, paperezko erakusketa kolektiboa

Bilboko SC Gallery-k eta Art Management-ek On Paper II izenburuko erakusketa abiatuko dute aipatu galerian bihartik aurrera. Bertan, sei artistek paperean egindako lanak jarriko dira ikusgai, abuztuaren 8ra arte.

Hauexek dira erakusketatan parte hartuko duten sei artistak: Anna Taratiel, Eltono, Felipe Pantone, Fermín Moreno Martin, Nano 4814, L´Atlas  eta Satone.

Seirok formatu bereko dozena bat obra sortu dituzte, guztiak paperezkoak. “Papera adierazpen plataforma gisa”.

Lanak formatu txikikoak eta askotarikoak dira; esaterako, L´Atlas artistak eskolako koadernoetako laukidun orriak erabili ditu, ikasleak klasean aspertuta daudenean, orriotan egin ohi dituzten forma geometriko errepikakorrak irudikatzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button