ARTEA

“Identitate Atmosferikoa” erakusketa paratu dute Huarte Arte Garaikideko Zentroan

Victor Santamarina, Edurne Herran, Miriam Isasi eta Maria Salazar artistek abiatu dute Huarte Arte Garaikideko Zentroan uztailaren 24ra arte ikusgai dagoen Identitate Atmosferikoa erakusketa. Interbentzio batean du bere jatorria eta MOVIC Aterpetxeak programaren baitan dago.

Instalazio horren bitartez artistek testuinguru baten esentzia harrapatu nahi dute, hasiera batetik manipulaturiko prozesu baten bitartez. Prozesuak asmo zehatza dauka eta kokatuta dagoen tokiak berak baldintzatua. Obrak aldaketa bat bizi du, erabilitako emultsioak eguzki argiarekin ezartzen duen harremanetik abiatuta.

Egunak joan ahala, instalaziotik orban sendo bat sortu da, beltza eta zirkularra. “Sormenaren erritoa sarean sortzen da, airea, eguzkia gure aurrean agertzen dira”. Prozesuaren amaieran erakusketa modukoa egin da. Oihal emultsionatuak eta ikus-entzunezko formatuan gordetako dokumentazioak osatzen dute erakusketa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button