ARTEA

“3, 2, 1”, forma eszeniko berrien nazioarteko topaketa

Azkuna Zentroak 3, 2, 1 Forma Eszeniko Berrien Nazioarteko Topaketaren azken edizioa aurkeztu zuen atzo. Antzerki berria, dantza eta bere forma ugariak, ekintza eta performancea izango dira topaketaren ardatzak, maiatzaren 27tik maiatzaren 30era arte.

Topaketa Azkuna Zentroan egin da hiru urteetan zehar: 3 (2013), 2 (2014), 1 (2015), eta aurtengoa sortzaile garaikideek adierazpen desberdinetan parte hartzen duten azken edizioa izango da. “Hasieratik bagenekien denboran zerbait mugatua izango zela, baina ez ideian eta kontzepzioan”, adierazi du Lourdes Fernandez Azkuna Zentroko zuzendariak. Datorren urtean zelan izango den pentsatzen ari dira, gainera.

Jardunaldien gakoa esperimentazioan datza. “Diziplina askoren hibridazioa, (…) sormenezko ideiarekin hasi eta ikusleenganako transmisioraino edo kolaborazio prozesu aberatseraino, 3, 2, 1 berritasun guztien topaketa da” azaldu du Fernando Perez programazio arduradunak. 3, 2, 1 nazioarteko foro bat da, herrialde desberdinetako proposamenekin, baina muga geografikoak, artistikoak eta formalak zeharkatzeko ideiarekin.

Aurten herri askotako artistek hartuko dute parte, eta hemengo konpainiekin batera, Erresuma Batua, Herbehereak, Suitza, Frantzia, Italia, Portugal edo Alemania izango dira herri gonbidatuak.

Lan guztien artean, atzoko prentsaurrekoan Elssie Ansareo (Euskal Herria / Mexiko) 321 modu hirubibat esateko izeneko lana nabarmendu zuten antolatzaileek.

Besteak zertan diren eta noiz eszenaratuko diren jakiteko Azkuna Zentroaren programazioa begiratzea duzue onena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button