ESZENA

Mondo Flurss

Antzezlan honetan gaurko kontsumoaren eredua jartzen da zalantzan, eta horren gainean hausnartzeko gonbitea luzatzen du.
Flurss, flurss….soinua da, plastikoaren soinua, bata bestearen kontra jo eta bizia hartzen duten poltsen soinua. Hainbeste lagundu diguten poltsek orain molestatu eta zikindu egiten dute. Hainbeste dira… Badago mundu bat non itsasoa hain handia den eta ez da begirada guztietan sartzen. Plastikozko itsaso bat mugimenduan.

Antzezlan hau oso ikusgarria da, ia testurik gabekoa. Bertan bi aktoreek zaborretarako poltsak manipulatuz paisaia, animali eta objektu ezberdinak sortzen dituzte oso era harrigarrian eta irudimentsuan. Era berean, gaur eguneko kontsumo ereduarekin jarraitzen badugu gerta dakigukeenari buruzko hausnarketa txikia eta apala da.

Gogoratu, Arrigorriagako Lonbo aretoan egingo da, datorren irailaren 26an.

Arrigorriagako Kultur Etxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button