
Hirugarren urtez jarraian, Zurrumurruen Aurkako Maiatza egitaraua izango da Gasteizen, Zurrumurruen aurkako estrategiaren barruan. Sentsibilizazio- eta hezkuntza-estrategia honek gizarte-eraldaketa du helburu, kulturartekotasunaren ikuspegitik.
Zehazki, hiru jarduera programatu dira: pribilegioei buruzko eta botere-harremanei buruzko lantegia, euskara eta immigrazioari buruzko mintegia, eta zurrumurruen aurkako mapa interaktiboaren aurkezpen-solasaldia.
Egun hauetako jarduerak honakoak dira: maiatzak 10, asteartea, 18:30ean, Lantegia: ¿Qué puedo hacer con mis privilegios?; maiatzak 1, asteartea, 18:30ean, mintegia: Euskara eta immigrazioa; eta maiatzak 24, asteartea, 12:30ean, aurkezpen solasaldia: Zurrumurruen aurkako eragileen mapa.
Informazio guztia, hemen.