ESZENA

Gaur Dantzaren Nazioarteko Eguna da

ADDEk, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea, AlhóndigaBilbaorekin lankidetzan, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko du gaur.
Dantzaren Nazioarteko Eguna dantzaren elkarteek eta euskal sortzaileek egiten duten lanaren inguruan ardaztuko da, eta horretarako programazio berezia ondu da.

Egitarauari, manifestuaren eta nazioarteko egunaren mezuaren irakurketarekin emango zaio hasiera. Aurten, Mourad Merzouki dantzari eta koreografo frantsesak idatzi du Artista bakoitzak bere artearen harrotasuna du lelopeko mezua. Honek, dantzako profesionalek, zailtasunen gainetik, maitatzen duten lanbidean lan egitera animatzen du, dantzaren edertasunaz gozatzeko.

Mezuaren irakurketa egin ondoren, Krego-Martin dantza konpainiaren eskutik, hamar minutuko luzaera duen To Be Continued lanaren zati bat eskainiko da. Honen ostean, Izaskun Lapaza Rodríguez konpainiak Ehundurak egingo du.

Dantzaren Nazioarteko Eguna 1982an sortu zen, Antzerkiaren Nazioarteko Institutuko Nazioarteko Dantza Batzordearen ekimenez. Apirilaren 29an, Jean-Georges Noverre (1727-1810) arte-berritzaile eta ikerlariaren jaiotza ospatzen da. Noverre Dantzaren eraldatzaile handia izan zen, eta Ballet Modernoa sortu zuen.

Gaur ere, hainbat tokitan egingo dira hauek bezalako ospakizunak. Nabarmentzekoa da Errenteriako Udalak eta Kukai Dantza Konpainiak, egun honetarako antolatu duten emanaldia: Hnuy Illa
Joseba Sarrionandiaren unibertsoak zipriztindutako ikuskizuna da, Mireia Gabilondoren zuzendaritza eta Jon Mayaren koreografiarekin. Malenkonia, dotorezia, sentiberatasuna,  maitasuna, maitasun eza, bakardea, erbestea…

Emanaldia, arratsaldeko 18:30ean izango da, Errenteria Hiria Kulturgunean

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button