BESTELAKOAK

“Zurrumurruen aurka, sartu aterpean” lehiaketarako epea zabalik

Bilboko Udalak zabalik dauka oraindik Zurrumurruen aurka, sartu aterpean kontakizun laburren 3.lehiaketan parte hartzeko epea. Lanak irailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Zurrumurruen aurkako proiektua garatzen, diskriminazioari aurrea hartzeko, bizikidetza hobetzeko eta atzerritarren inguruko estereotipo negatiboei aurre egiteko Bilboko Udalak antolatutako ekimena da berau, bereizkeriaren aurka borrokatzeko eta aurreiritziak amaitzeko helburuarekin.

Hala, besteak beste, kulturartekotasuna, aniztasuna, identitatea eta errespetua balioak landu beharko dira euskaraz zein gaztelaniaz aurkez daitezkeen lanetan. Eta baldintza bakarra 18 urte beteak izatea da.

Herritarren eta Aniztasunaren Udal Planean jasotako konpromisoaren barruan dago ekimen hau, eta 2017tik udalaren estrategiak “sorkuntzazko idazketaren eta literaturaren inguruan esku-hartzeko xedez, irudi eta diskurtso berriak eraikitzeko tresna moduan sormena sustatzea du helburu”.

Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak Sailak izendatutako epaimahai parekideak aukeratuko ditu irabazleak urte amaieran. Hizkuntza-modalitate bakoitzean, lehenengo saria 350 eurokoa izango da, eta bigarrena 150 eurokoa. Gainera, liburu batean jasoko eta argitaratuko dira finalista guztien lanak, eta lehiaketaren ondoren antolatutako pintxo-pote literarioan, euren lanak irakurtzeko aukera izango dute finalistek, “proiektua auzoetara hurbiltzeko eta dibertsitateari eta bizikidetzari buruzko irudi berriak partekatzeko”, antolatzaileek azaldu dutenez.

Lehiaketaren oinarriak eta informazio osoa, bilbao.eus Udaleko web orrian duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button