ESZENA

Kaleko Arte Eszenikoen Nazioarteko Eguna ezartzeko proposamena

Orain arte ez dago kalean egiten diren Arte Eszenikoei zuzendutako nazioarteko egunik, eta horrexegatik, Artekalek, Euskal Herriko Kale Arteen Elkarteak, Nazio Batuen Erakundeari Kaleko Arte Eszenikoen Nazioarteko Eguna modu ofizialean sortzea proposatzea erabaki du. Uztailaren 7a proposatu da, Nazio Batuetako kide diren herrialde guztietan ospatzeko.

“Artekalen bilduta dauden artistek, egileek, programatzaileek eta teknikariek, merkatuak dena hartzen duen eta adierazpen librea zalantzan jartzen den unean, argi eta garbi errebindikatu nahi dute badaudela Kaleko Arte Eszenikoen bitartez ikusi, partekatu eta ezagutu beharreko gauzak. Eta kale libre horretan, egunero, jai herrikoietan, jaialdietan, programazioetan eta ezusteko hitzorduetan, lortzen da, hain zuzen ere, gizarteari aurrera egiten laguntzen dion eta herritarrak artista bezain protagonista, edo gehiago, bilakatzen dituen giza harremana.
Nazio Batuen aintzatespenean laguntza lortzeko Euskadiko erakunde politikoekin egingo ditugun bilerekin batera, Artekale elkarteak laguntza orokorrerako plataformagunea sustatuko du sare sozialetan, mundu osoan bat egiteak eskuratzeko, eta Euskadiko udalei eskaria egingo die, urtero, uztailaren 7an, Kaleko Arte Eszenikoekin erlazionatutako ekitaldi bat programa dezaten, gutxienez”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button