BERTSOTAN

Arabatik Bertxoko Bira 2014

Araba aldetik bira txikia egingo du hil honetan Bertxoko ekimenak. Hiru hitzordu antolatu dira hil honetarako.

Hortaz, ostiralean, Laudioko La Salle aretoan, 10:30ean, Bertso-fusion ekimena egongo da. Hor Paula Amilburu eta Asier Rubio bilduko dira U. Mendibilen aginduetara.

Hurrengo ekimena, Gasteizen izango da, Ekialde institutuan, abenduaren 19an, eta hor, Bertso-hop saioa egingo dute Iñaki Vinaspre eta Iker Pastor bertsolariek.

Azkenik, egun berean baina Kanpezuko Kultur Etxean, bertso-musikatua egingo dute Julen Zulaika eta Iñaki Vinasprek, 13:00etan.

Baina ez da Araba osoan egongo diren ekitaldi bakarrak. Arabako bertso-agenda eguneratuta hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button