ESZENA

Pabellon 6ko Antzerki Laborategiaren ekoizpen berria ikusgai

Urriko asteburuetan Yo maté a mi hija, Hildegart izango da ikusgai Bilboko Pabellon 6 aretoan. Carmen San Estebanek zuzendu du antzezlana, Lucia Lasarteren, laguntzarekin, azken honek koreografien ardura ere izan du. Eta Nerea Elizalde, Josu Angulo eta Sandra Tejero izango dira protagonistak.

Obra horrek, Espainiako II. Errepublikan, Hildegart Rodriguez Carballeira “etorkizuneko emakumearen eredu” gisa bere amak, Aurora Rodriguez Carballeirak, sortutako neskato prodijioaren benetako istorioa kontatzen du.
Hildegart, oso gaztea izan arren, Espainiako II. Errepublikako eszena politikoan hizlari eta aktibista bikainenetakoa izan zen. Idazlea izateaz gain, ideia politiko aurreratuak eta sexu erreformari, eta feminismoari buruzko kontzeptu aitzindariak izan zituen. Bere ama, autodidakta izan arren, rara avis bat ere izan zen, eta Europan jaio ziren medikuntza, osasun eta pentsamenduaren korronte modernoenen aldekoa izan zen, bai eta defendatzaile sutsua ere.

Baina, pertsona askorentzat Hildegarten istorioa ezezaguna da. Obra honek galdera hau planteatu nahi du: Bidezkoa izan al zen historia haiekin?

Emanaldiak urriaren 8tik 31ra bitartean izango dira, ostiraletik igandera arte.

Informazioa www.pabellon6.org webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button