LITERATURA

“Zura eta Ura” argitalpena, Bilboko Itsasmuseumen

Datorren irailera arte zabalik izango den Zura eta Ura erakusketaren irudiak eta testuak, (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez) jasotzen dituen argitalpen homonimoa sortu dute Bilboko Itsasmuseumen.

Zura eta Ura proiektu fotografiko-literarioa da, eta “gure arrantza-portuek eraikuntzan zura material sintetikoekin ordezkatzearen ondorioz izan duten nortasun-galerari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu. Proiektu honek, gainera, Bizkaiko Erriberako azken arotzak ere omendu nahi ditu. Ontzien eraikuntzan, zuraren ordez beste material batzuk erabiltzearen ondorio nagusiak bi dira: kolorea eta nortasuna galtzea, eta ibaiertzeko arotzeriaren sektorea desagertzea”.

Argazki guztiak Konrado Mugertzarenak dira eta euskal literatura eta arte arloko pertsona ezagunek parte hartu dute proiektuan, olerki, kontakizun eta saiakera laburren bidez. Liburuak Bizkaiko erriberako azken arotzetako bati egindako elkarrizketa ere jasotzen du.

Proiektuan parte hartu duten egileak Konrado Mugertza, Humberto Astibia, Leire Bilbao, Itxaro Borda, Unai Elorriaga, Jesus Mari Lazkano, Anjel Lertxundi, Miren Agur Meabe, Felipe Murelaga, Jokin de Pedro, Jon Ruigomez, Kirmen Uribe eta Arantxa Urretabizkaia izan dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button