MUSIKA

“Zarata Fest” Madrilen ere egingo da

Musika arraroei buruzko Zarata Fest jaialdiaren azken edizioa iragan uztailaren 4an eta 5ean egin zen, Deustuko itsasadarrean dagoen Espacio Open aretoan. Oraingoan, baina, soinu esperimentalei buruzko ekimena Madrilen egingo da, urriaren 10ean eta 11n, Vaciador 34 izeneko lokalean.

Bi egun horietan hainbat jatorritako artistak eta proiektuak bildu dira, euren proposamenak aurkezteko: abangoardiak, esperimentazioa, performanceak, ahots-esperimentazioa, inprobisazioa, zarata, kakofoniak, dantza, elektronika, bideo-sormena…

Urriaren 10ean, ondoko artistek parte hartuko dute: Magmadam (Itziar Markiegi eta Myriam Petralanda, folk zaratatsua eta esperimenatala); Electric Landscapes Of Rebellion (Edith Alonso eta Antony Maubert, inprobisazio elektronikoa eta akustikoa); Eli Gras (lutherian toy music); Noish (Oscar Martin computer music); Amaia Urra (eskultura situazionista), Maria Jiku (zarata psikotikoa); AMASijoS DE pUTA feat. Krapoola (trash-dada performancea); eta, azkenik, Ormo (Alberto Acinas kantautore psikofonikoa).

Urriaren 11n, halaber, honakoak izango dira oholtzan: El Palomar (Txemi Artigas, Miguel A. García, Al Karpenter, Alberto Lopez eta Fernando Ulzión, ugly free garage rock); Genmaicha (Wade Matthews eta Javier Pedreira, free organic improvisation); Nebelmeer (David Area eta Marta Sainz, dark minimal noise); L´Ocelle Mare ( Thomas Bonvallet, deseraikitako folka); Atomizador (Jose Atomizador, pop erradikala); Andrealphus (black metal esoterikoa); Beatriz Setien (ahots eta dantza performancea); eta, amaitzeko, Dr. Nexus (noise industriala).

Emanaldiek gehienez 20 minutu iraungo dute, eta kontzertuok amaitu eta gero, DJ Agnes P legazpiarra arituko da.

Informazio gehiago: xedh.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button