ESZENA

Zuhaitzak landatzen zituen gizona

Teatro Gorakada taldeak Zuhaitzak landatzen zituen gizona izeneko lana oholtzaratuko du Durangoko San Agustin aretoan, irailaren 18an eta 19an, arratsaldeko 18:00etan.

Zuhaitzak landatzen zituen gizona testua Jean Gionok idazti zuen 1950. urte inguruan, eta halarik ere ez du inolako gaurkotasunik galdu. Gaur egun pil-pilean dauden balioak dira idatzian jasotakoak, hala nola, naturarekiko ulermena, pertsonon indar sortzailea eta gauza tipiekiko maitasuna.
Antzezlan horren sinopsia honakoa da: “bakardadean bete-betean sartuta dauden bi gizon ikusiko ditugu beren buruekin adiskidetzen. Bat artzaina da, eta gogor egingo du lan bizileku duen basoa berritu eta lurra salbatzeko. Bestea bere buruaren bila ari den gazte bat da, borondatea eta eskuzabaltasuna erresilientziarako tresna ezin hobeak direla deskubrituko duena. Atzean, Europaren historiako gorabeherak, bi mundu-gerrak, kontzientzia ekologikoaren sorrera, politikaren diskurtso hutsala…”.

Taldeak lan zaindu eta samurra lortu du. Gaztelerazko bertsioa Ciudad Rodrigoko feria ospetsuan estreinatu zen, oso harrera onarekin. Orain Durangon euskaraz egingo du Teatro Gorakada taldeak.

Obra Jose C. Garcia eta Kike Diaz de Radak moldatu dute antzerkirako, gainera lehena ere zuzendari lanetan ibili da. Musika espazioa beren-beregi sortu du Fran Lasuen musikari eibartarrak. Oholtzan, berarekin batera Sandra Fernandez Agirre antzezle eta musikaria izango da, eta Maialen Magunazelaia proiekzioez arduratuko da.

Teatro Gorakada taldeak dauka informazio osagarria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button