
Joan den barikuan, Zarautzeko Modelo aretoan, gaueko 22:00etan, Lizardi Sariko finala jokatu zen Ane Labaka, Asier Azpiroz, Amaia Iturriotz, Oier Aizpurua, Gema Urteaga eta Eneritz Artetxe bertsolariekin. Bertan, 200 lagun inguru bildu ziren bertsolariak txalotzeko.
Hauen artean, Asier Azpiroz Azpi zubietarra izan zen onena. Asier Azpiroz eta Oier Aizpurua antzean ibili ziren baina azkenean Azpiroz gailendu zen eta zarauztarra bigarren gelditu zen. Bertso onenaren saria ere Oier Aizpuruak eraman zuen. Ondo dabiltza gazteok!
Lizardi Sariaren baitan, Basarri bertso paper lehiaketako sari banaketa ere egin zen. Aurten, Pello Esnalek irabazi du saria eta Imanol Lizarazu gelditu da bigarren.



