LITERATURA

Zu zara orain txoria

Gaur, maiatzak 19, Mikel Etxabururen Zu zara orain txoria lanean oinarritutako poesia errezitaldi musikatua izango da Bilboko Elkar aretoan arratsaldeko 19:00etan.

Mikel Etxaburuk titulu ederreko liburua plazaratu du duela aste batzuk: Zu zara orain txoria. 2008-2010 bitartean oso egoera berezian ondutako poema-sorta dakar lan honek, hiru gai nagusiren inguruan ardaztua: kartzela, maitasuna eta utopia.

Betidanik izan da irakurlea, baina debeku politikoen zoramenak kartzelara eraman zuenean ekin zion idazteari, eta poesia-liburu hau sortu zen, senez asmatua eta esku onez burutua. Hiru partetan banatuta, espetxeari berari buruzkoak dira poemetako batzuk, amodioari eskainitakoek osatzen dute beste parte bat, eta utopiari lotutakoak dira azkenengoan.

Gaur, beraz, Mikel Etxaburuk kartzelako egonaldian idatzitako poemak errezitatuko ditu, Aitor Oñarbe laguna gitarrarekin lagun duela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button