BESTELAKOAK

“Wake Up!” jaialdia egingo da Donibane Lohitzunen

Musika, surfa, artea eta gastronomia batuko ditu, besteak beste, Donibane Lohitzunen ekainaren 4tik 7ra bitarte egingo den Wake Up! jaialdiak. Antolatzaileek askotariko egitarau oparoa ondu dute.

Musikari dagokionez, ostiralean, ekainak 5, Jacco Gardner musikari eta Mazes talde ingelesak izango dira. Jacco Gardner musikari holandarrak hogeita lau urte baino ez ditu, baina Cabinet of Curiosities bere estreinako diskoan jaso dituen doinu psikodelikoek kritika espezializatuaren laudorioak jaso dituzte, eta horri esker makina bat zale erdietsi. Maze taldeak, berriz, brit-pop eta garage-rock estiloak uztartzen ditu, eta Ores & Minerals da argitaratu duen azken lana.

Ostiralean, gainera, surf proiekzioak ere izango dira, tartean, Jack Coleman zinegileak filmatutako hirugarren lana, Secret Sound Underground. Horretaz gainera, Valentine Reinhardt artistaren lanak ere ikusgai izango dira. Tokia: Parc Duconténia-Théâtre de la Nature, 18:00etatik aurrera.

Larunbatean kanpoko ekintzak izango dira, hala nola, piraguak eta egurrezko batel tradizionalak. Musikaz gozatzeko aukera ere izango da The Lookers eta Brawn Tooth taldeen emanaldiekin Parc Duconténia-n. Pandore Decoster-en surf bideoak ere izango dira.

Egitarau osoa (frantsesez): http://wakeupdonibane.com/programme

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button