ESZENA

Zornotzan, Zigotian eta Amurrion dantza ikusgarriak

Dantzaren XVIII. Zirkuituak, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Sarearen bidez antolatzen duen ekimenak, hiru ikuskizun aurkeztuko ditu aste honetan.

Hala, larunbat honetan, azaroaren 26an, Logela Multimedia eta Circle of Trust konpainien Su(i)rrealismo aurkeztuko da Zornotzan, 20:00etan hasita. “Bigarren Mundu Gerra hasita zegoela, 1940ko hamarkadan hainbat diziplinatako artisten topaleku bilakatu ziren Parisko kafetegiak, eta korronte artistiko berria sortu zuten: surrealismoa. Artista surrealisten ezaugarrietako bat da inkontzientea irudimenaren iturria dela erakustea·

Larunbatean ere, Zigoitiko Gizarte eta Kultur Zentroan, Nerea Martinezen Besarkada obra emango da euskaraz. “Bi emakumek osatutako bikotea, bi eskultura, bidaian zehar bidelagun izango dugun soinu-paisaian bilduta; gure bizitzetako besarkada infinituetan gorde izan ditugun emozioak gogorarazten dizkiguten irudiz betetako lana”.

Azkenik, egun berean, iXa Universos de Movemento konpainiaren Aitzindariak ikuskizuna izango da ikusgai Amurrion. “Dantza garaikideko obra da, emakumeak omendu nahi dituena, genero sozial eta pertsona fisiko eta erreal diren aldetik, ospetsuak izan ala ez, bizitza zailen borrokalari direlako”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button