BESTELAKOAK

Bilboko V. Berbagunean parte hartzeko deialdia

Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Arloak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara Zuzendaritza Nagusiak, Bilboko V. Berbagunea antolatuko dute, abenduaren 14an, Bilboko Azkuna Zentroan. Ekimenaren helburua euskararen erabilera sustatzea da, kalera ateratzea eta euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak elkarrekin euskaraz berbetan jartzea.

Ekimenenean euskaraz ulertzeko gaitasuna duen edonork parte har dezake egun osoan egongo diren mintzaldietan. Lau txanda antolatuko dira, eta guztira mila pertsonatik gora hartuko du parte.  Berba-lagunekin aritzeko abagunea egongo da, gainera, gizartean nolabaiteko oihartzuna duten kultur arloko, kirol arloko eta beste sektore batzuetako pertsonek parte hartuko dute.

Parte hartu nahi baduzue, zenbat lagun etorriko zareten eta zein txandatara adierazi beharko duzue, jende kopurua ondo kalkulatu ahal izateko. 3. txandan (12:30 – 14:00) eta arratsaldeko 4. txandan (16.30 – 18:00) egotera gonbidatzen zaituztegu, lehenengo bi txandak, bereziki, ikastetxe eta eskolako ikasleei zuzenduta baitaude.

Aurreko edizioetan legez,  V. Berbaguneak euskaldunez beteko du beste behin Azkuna Zentroa. Animatu eta parte hartu!!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button