
Japonia, Polonia, Nigeria eta beste 10 herrialdetako talentua Gasteizen bilduko da Irudika ilustrazio topaketaren zazpigarren edizioan, azaroaren 2tik 4ra arte.
Hiru egun horietan mahai-inguruak, hitzordu profesionalak eta tailerrak antolatu dituzte Japonia, Polonia eta Nigeriako eragileak izango ditu, baita Mexiko, Italia, Frantzia, Argentina, Portugal, Venezuela, Uruguai, Estatu Batuak, Kolonbia eta Espainiako eragileak ere. Programak bederatzi euskal artista eta eragile ditu guztira.
Irudikak bost ekintza-ildo ditu: hitzaldiak, hitzordu profesionalak, tailerrak, egoitza artistikoak eta erakusketa bat.
Gainera, sorkuntzari laguntzeko eta etorkizunari begira, Irudikak bi ilustrazio eta animazio lehiaketetarako deialdia egin du: 1000€ egiletza-eskubideengatik eta 1450€ mantenu eta gastuengatik. Guztira, 4900€ bi artistentzat. Horrez gain, egonaldi artistikoak egingo dira Gasteizen, La Maison des Auteurs de la Cité internationale de la bande dessinée et de l ‘image d’ Angoulême, Egilearen Etxea Zapopanen (Mexiko), BilbaoArte Fundazioan.
Berritasun gisa, aurten, Irudikak 12 artistaren ilustrazioak izango ditu Zuloa Irudia liburu-dendan: Diana Ejaita, Blossom Oyeyipo, Taro Miura, Wole Lagunju, Acapulco Studio, Masatsuna Fujimoto, Iwona Chmielewska, Marta Ignerska, Yoshiko Hada, Kiyoko Matsuoka, Styles Osunde eta Iraia Okina.



