MUSIKA

“Musikaire” jaialdia hastear, Elorrion

Uztaila musikaz eta ikusgarriz beterik dator Elorriora, bertan, uztailaren 2tik 30era bitartean, Musikaire jaialdia ospatuko baitute.

“Kulturak udan ilargia maite du, gaugiro sorginak eta hego haizearen laztana. Ilargipe epelean, kultura zuzenean iristen da bihotzera, bihotza sentibera baitago udako gauetan. Elorrion, udan, kultura kalera irteten da. Eta Elorrioko kaleetan ondare artistikoa garrantzitsua da oso. Horregatik, ondare hau udako gauetan bihurtzen da musikaz gozatzeko eszenario ezin hobea. Badator Musikaire, badakar bere mazedonia, guztientzat doan.”

Hil osoan zehar, lehen mailako artistek eta taldeek musika, antzerkia, umorea eta dantza ikuskizun piloa barreiatuko dituzte kaleetan eta plazetan; guztira 14 ikuskizun izango dira. Euskal Herriko, Afrikako, Frantziako eta Estatuko hainbat lekutatik etorritako artisten eskutik, pop, folk, jazz, blues edo rock musika entzungo da herrian, eta ikusgarriek aho zabal utziko dute publiko guztia.

Jaialdiaren hasiera Yllana antzerki taldeak egingo du, Trash! lanarekin, eta Plaza eta elizpea izango dira ikuskizun horren espazioak.

Egunotan, Jon Maiaren Kantu Bat Gara, #Mauriziakezdauinorhil, Rafa Rueda & Hamabihots Abesbatza, Aldapeko Basque Latin Jazz, eta beste asko ikusteko parada egongo da Musikaire jaialdian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button