Australiako Burn in Hell bandak Errenteriako Niessen aretoan joko du, ostegunean, 20:30ean. Ibilbide luzeko taldea da australiarra, eta folk, blues eta punk estiloak uztartzen ditu. Taldea hirugarrenez dago Europan, izan ere, 2011n eta 2013an ere gurean izan ziren. Emanaldia Oarso Musikak ondu du.
Honatx Melbourne hiriko taldeak nola deskribatzen duen bere burua: “Punk pirata eta zirku-ehorztetxe enpresari talde bat 30eko harmakadan Berlingo taberna batean jotzen, Chopin konpositoretik kaosera”.
Bestalde, Sinuöse-k Last Fair Deal bilbotarren kontzertua ondu du Elgoibarko kultur etxeko sotoan, ostiralean, 23:00etan. Antolatzaileen hitzetan, “energiaz beteriko bere blues & rock eta southern rock-a zuzenean grabatu dute bere lan berrian. Modu horretan taula gainean eskaintzen duten indarra islatuz, eta 60ko hamarkada amaiera eta 70eko hasierako konboak gogora ekarriz”.