IKUS-ENTZUN

Zinexit jaialdiak “Maixabel” filma pantailaratuko du gaur

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritzak antolaturiko Zinexit jaialdiak film berezia eskainiko du gaur: Maixabel. Bilboko Golem Alhondiga zinema-aretoetan egingo da, 19:30ean hasita, eta Maixabel Lasa protagonista bertan egongo da.

Iciar Bollainen piezak Maixabel Lasa, Ibon Etxezarreta eta Luis Carrascorengana hurbilduko ditu ikusleak. Maixabel, Juan Maria Jauregi Gipuzkoako gobernadore zibil ohiaren alarguna da, eta beste biak, hil zuten etakideak. Maixabel Lasa erreferente bihurtu da, gaur egun Euskal Herria iragaten ari den bizikidetzarako bidean.

“Indarkeriak dituen ondorioak eta bizitzaren kostua aztertzen ditu filmak, batez ere indarkeria jasaten duenarentzat, baina baita indarkeria erabiltzen duenarentzat eta indarkeria bizi duen gizarte osoarentzat ere”. Zuzendariaren hitzetan, “Maixabel filmaren bidez, gure iragan hurbileko istorio hau kontatu nahi izan dugu emozioz, zintzotasunez eta, batez ere, protagonistekiko errespetu handiz”.

Bihar izango da Zinexit zinemaldiaren azken emanaldia luxuzko klasiko batekin, Stanley Kubrickek 1957an filmatu zuen Senderos de gloria filmarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button