Iragan astean abiatutako lehen faseak jarraipena izango du asteburu honetan: ostiralean, Iruñean, Berriozarren eta Leitzan, eta igandean, ostera, Lesakan eta Iruñean. Guztira, sei saio izango dira.
Gaur, hiru saio egingo dira: Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean 19:30ean, Iruñeko Obario Maldikoak eta Malerreka eta Baztango Iluminatiums taldeak. Berriozarko Taupada gaztetxean 20:00etan, Hiru garabardo eta pintxo bat eta Einnekin taldeak. Eta, azkenik, Leitzako Atekabeltz gaztetxean 22:00etan, Atekaberts eta Barañetak taldeak.
Igandean, halaber, beste hiru saio izango dira: Lesakako Arrano elkartean, bertso-saio bikoitza izango da, 12:00etan (Unibertsolariak eta Bota lasai) eta 15:30ean, (Tantirubertso eta Atekaberts).
Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean, 18:00etan, egingo da asteburuko azken saioa: Mirristi Drimtim eta Larungo antenak.
Informazio gehiago: bertsozale.eus.