MUSIKA

Bilboko “Distrito Jazz” programa abian da

Iragan otsailaren 28an hasi sen Bilbao Distrito Jazz programaren hamabosgarren edizioa, The Wild Bunch boskotearen eskutik; hala, ostiralero, martxoaren 28ra arte, beste hiru kontzertu izango dira hiriko hainbat gunetan.

Hala, ostiralean, martxoak 7, Dave Allen Trio banda izango da Bidebarrietako liburutegian, 19:30ean. Taldea honako musikariek osatzen dute: Dave Allen (gitarra), Masa Kamaguchi (kontrabaxua) eta David Xirgu (bateria). Allen AEBetako Philadelphia hirikoa da, eta, egun, New Yorken bizi, eta oso musikari ezaguna da bertako jazz-eszenan.

Martxoaren 14an, halaber, Petros Kamplanis Contextual Trio taldeak joko du Errekaldeko udaltegian: Gilad Hekselman (gitarra), Bodek Janke (bateria eta perkusioa) eta Petros Klampanis (kontrabaxua, loop-ak eta ahotsa). Kamplanisek oraintsu argitaratutako Contextual lana aurkeztuko du hirukote formatuan.

Amaitzeko, martxoaren 21ean, Noa Lur Quartet izango da Otxarkoagako udaltegian. Noa Lur abeslari bilbotarrarekin batera ondoko musikariak izango dira oholtzan: Moisés Sanchez (pianoa), Ander García (kontrabaxua) eta Michael Olivera (bateria). Abeslariak eta bere bandak Badakit diskoa aurkeztuko dute. Antolatzaileen arabera, “lan horretan jazz estandar handiak asmatzen ditu berriro, bolero ukitu batzuk sartzen ditu eta pieza modernoen eta berak egindako lanen moldaketak interpretatzen ditu, diskoari izena ematen diona, besteak beste”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button