ARTEA

“Lotan dagoen basoa”, Tolosako GKo galerian

Tolosako GKo Gallery-k Eli Garmendiaren argazkiekin eta Roberto R. Antúnezen olerkiekin ondutako El Bosque Dormido erakusketa-egitasmoa aurkeztu du, eta ikusgai egongo da abenduaren 31ra arte.

Irudiak eta olerkiak uztartzen ditu erakusketak, eta Garmendiaren eta Antúnezen arteko harremanean du bere jatorria, izan ere, Garmendiak argazkiak bidali zizkion Valladolideko poetari, 2013ko abendutik 2014ko irailera bitarte, Antúnezek testuekin erantzun zezan.

Horrekin batera, musika, zitak eta bestelakoak ere trukatzen hasi ziren; Pêteris Vasks musikari letoniarraren musika, hain zuzen ere, proiektuaren hirugarren ardatz bihurtu zen.

Informazio gehiago: gko-gallery.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button