IKUS-ENTZUN

“Zineraiki” zinema zikloaren iraileko emanaldia

Arabako Arkitektura Teknikoaren Elkargo Ofizialak (COATARABA) bere 50. urteurrenarekin lotutako hainbat ekitaldi antolatu ditu, tartean, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean Zinema eta Eraikuntza izeneko ziklo bat. Horren osagarri, bi musika kontzertu eta lau jardunaldi tekniko ere antolatu dira.

Zineraiki: Zinema eta Eraikuntza zikloa azaroaren 10era bitartean egingo da, sei saiotan, Ignacio Aldecoa Kultur Etxean, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailaren laguntzarekin. Helburua da “azpimarratzea eta hausnartzea sektoreak jorratzen dituen alderdien arteko lotura, hala nola auzoak birgaitzea, obra batek ekar ditzakeen buruhausteak, edo eraikuntza prozesu bateko esku hartzaile bakoitzak duen balioan.”

Martxoaren 10ean, El manantial (1949) eta En construcción (Jose Luis Guerín, 2001) filmak pantailaratu ziren, eta maiatzean Los Blandings ya tienen casa (1948).
Udazkeneko saioak bihar hasiko dira, izan ere, hilaren 15ean, El inquilino (1957) filma pantailaratuko dute. “1957an, Evaristok (Fernando Fernán Gómez), haren emazte Martak (María Rosa Salgado) eta lau seme-alabek osatutako familia berriki aurri egoeran deklaratutako finka batean dagoen etxebizitzatik kaleratuko dute, berehala eraitsiko baitute. Eraispenaz arduratuko den obrako taldea higiezinera joango da eraispena hasteko, baina obra burua familia horrek bizi duen egoera tristeaz errukituko da, eta prest agertuko dira haien altzariak eta gauzak beheko solairura eramateko, goiko solairuak eraisten hasteko. Horri esker, denbora gehiago izango dute beste etxe bat bilatzeko. Eta esan eta egin. Sinestezina iruditu arren, langileak familia han bizi dela hasiko dira eraikina eraisten, eta lotura bitxia sortuko da familiaren eta langileen artean. Komedia gazi-gozoaren itxuran, filmak familia horrek etxebizitza bat bilatzeko ahalegin etsian biziko dituen abenturak eta zorigaiztoak kontatuko dizkigu, eta Espainian, gerraostean, etxebizitza bat eskuratzea zein arazo larria izan zen erakutsiko digu”.

Falta diren bi emanaldiak honako hauk dira: urriak 6, Locke (2013), eta azaroak 10, El hombre de al lado (2009)

Zikloaren gaineko informazioa hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button