
Iruñeko Golem Baiona zinemetan, ekainaren 6tik 13ra arte, Zinemaren eta Emakumeen 39. Erakusketa Internazionala egingo da.
IPES Fundazioak eta GOLEM Zinemek antolatutako Iruñeko Zinemaren eta Emakumeen Nazioarteko Erakusketa 1987an sortu zen eta bere 39. edizioa egingo du aurten.
Helburu zehatzak ditu ekimenak: emakume zuzendari, errealizadore, gidoilari eta aktoreen lidergoa ikusaraztea eta indartzea, balio patriarkalak eraldatzea eta munduko beste begirada batzuk zabaltzea, ezinbestekotzat jotzen baitute hegemonikoki ezarritako kontakizunaren ordezko kontakizun bat egotea.
Antolatzaileek adierazi duten moduan, “urteak daramatzagu genero-ikuspegia esparru guztietan txertatzen eta feminismoa zabaltzen, zinema tresna gisa erabiliz”.
Gaur, ekainak 6, abiatuko da ekimena lehen emanaldiarekin: Jone, batzuetan (Sara Fantovar). “Bilbo, abuztu bete-betean. Jone, 20 urtekoa, Marta ahizpa gaztearekin eta aitarekin bizi da. Aitak lana utzi behar izan du, duen parkinsonaren ondorioz. Aldi berean, Bilboko Aste Nagusiko jaiak hasi dira, eta Jone maitemindu egin da lehenbiziko aldiz. Olgarekin, maitemindu den neskarekin, igarotzen duen hilezkortasun-sentipenaren eta, aitaren gaixotasunaren ondorioz, bakarrik gelditzeko beldurraren artean biziko da Jone uda horretan.”
Egun guztietako emanaldiak zertan diren ikusteko egin klik hemen.