
Otsailean eta martxoan, hainbat idazle garaikide garrantzitsuren gaineko tertuliak antolatu dira. Bihar bertan izango da lehen saioa Annie Ernaux eta autosoziobiografia zorrotza izenekoa, Silvia Nanclares idazleak burutuko duena.
Aurten ere hamar emakume idazlek saio berezi bana egingo dute haien erreferentziazko idazle baten gainean. “Saioa erabat da pertsonala, eta beren mirespena azaldu eta behar diren gakoak emanen dituzte bakoitzak maite duen emakume idazleari buruz, haren idazlanetara hurbiltzeko.”
Diogun moduan bihar da lehen hitzordua Silvia Nanclaresekin. 2017an plazaratu zuen bere lehen literatura lana: Quién quiere ser madre. Autofikzio zoragarria da amatasun berantiarraren saiakerei buruz eta prozesu horrek dituen ondorio emozional eta sozial orori buruz, horri loturiko higadurak, ilusioak eta frustrazioak barne.
O, Jainkosa Maiteak ekimenaren bigarren edizio honetan, Annie Ernaux idazle garaikide funtsezkoaren gaineko zertzeladak emango ditu.
Hurrengo saioak honakoak dituzue: Grace Paley: bizirik egotearen zurrunbiloa (Isabel Gonzalez, otsailak 24); Djuna Barnes, fetitxe ederraren eta malenkoniaren artean (Sara Torres, martxoak 3); Judith Butler: identitatearen sub-bertsioak (Clara Serra, martxoak 11); Carson McCullers: urrezko bihotz bat jatea (Barbara Blasco, martxoak 17); eta Amparo Dávilaren etxean apopilo (Maria Fernanda Ampuero, martxoak 24).