ARTEA

“Behera pertsianak” graffiti lehiaketaren irabazleak

Bilboko Udalak Behera pertsianak lehiaketaren hirugarren deialdiaren egitasmo irabazleak ezagutzera eman ditu. Lehiaketa Maiatzaren bia Elkartearekin elkarlanean atondu dute. Ekimenaren xedea, Bilbo Zaharreko saltokietako pertsianak graffiti artistikoekin apaintzea da.

Epaimahaiak Sebastián Velascoren, Nuria Serranoren eta Alfonso Álvarezen zirriborroak aukeratu ditu –Alain Astolak aipamen berezia jaso du–. Artista horiek ekainaren 1etik aurrera hasiko dira euren diseinuak kalean lantzen, eta euren lana ostiralean, ekainaren 3an (21:00etan), sinatuko dituzte jai herrikoiaren barruan.

Aukeratuek askotariko estilo eta teknikak erabili dituzte, eta A Table jatetxeko (Maiatzaren bia, 16), Bullit Groove Club-eko (Maiatzaren bia, 3), Treko – Reciclado de Cartuchos-eko (Lamana, 2) eta AUX aldizkariaren kanpoaldeak (Gorteak, 8) apainduko dituzte.

Orrotara, 13 artistak eginiko 25 egitasmo aurkeztu dira Behera Pertsianak lehiaketaren hirugarren ediziora.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button