MUSIKA

Gose taldeak gonbidatuekin joko du Tolosan

Gose hirukoteak Bonberenea Sessions! GOSE & The Family izeneko emanaldi berezia egingo du Tolosako Bonberenearen pabilioi berrian, azaroan 23aN, 22:00etan.

Taldeak jakinarazi duenez, “etxean” arituko da “familiarekin”; alegia, Bonberenean, eta lagun dituzten makina bat musikarirekin: Arkaitz Anger, Ibon Itziarren Semeak, Naroa Gaintza, Francis Doctor Deseo, Xabier Silveira, Pirritx eta Porrotx, Andoni eta Petti, DZ Esne Beltza eta Antzart.

“Zerbait ospatzeko… ba al dago etxean eta lagunekin ospatzea baino modu hoberik? On egin”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button