IKUS-ENTZUN

“Zinemako Emakume Heroiak” zikloa, Iruñean

Maria Castejon adituak koordinaturiko zikloa hainbat hilabetez luzatzen da beti. Udaberriko saioak bi izan dira, eta aste honetan film eder bat ikusteko parada eskaintzen da.

“Zinemak erreferenteak eta iruditeriak sortzeko gaitasuna dauka. Guganaino iristen diren film gehienek desberdintasunean oinarritutako genero estereotipo eta -rolak indartzen dituzte. Zikloan, filmen bidez, zinema beste ikuspuntu batetik ikusiko dugu, hau da, bestelako erreferente batzuen behaketa eta haien gaineko elkarrizketa ahalbidetuko dizkigu, emakumezkoen film-unibertsoaren aberasgarri.”

Apirilaren 17 eta 25ean izan zen lehen saioa Rara izeneko filmarekin. Zikloaren bigarren emanaldia Gracia Querejeta zuzendariaren Invisibles (2020) lana izango da. “Aspaldian dira lagunak Julia, Elsa eta Amelia, eta astero, oinez ibiltzeko eta beren bizitzaz hitz egiteko elkartzen dira. Paseoak lagungarriak zaizkie ariketa egiteko eta bakoitzari zer gertatzen zaion jakiteko. Poliki-poliki, ohartuko dira adiskidantza ez dela beti zoragarria, adiskidantzan ere sekretuak gordetzen direla eta gezurra erabiltzen dela. Gracia Querejetaren azken filma da eta 50 urte betetzean ikusezin bihurtzen diren emakumeen bizitzaren barnean arakatu du.”

Filma maiatzaren 16an eta 18an ikusi ahalko da Iturramako eta Sanduzelaiko Civivoxetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button