ARTEA

Zeramika erakusketa paratu dute Irungo Kabigorrin

Ados Cerámica Creativa kolektiboak (Iñaki Morte eta Mercedes Marinas) oraintsu eginiko 19 obra jarri dituzte Irungo Kabigorri ateneoan urriaren amaiera bitarte.

Irunen ikus daitezkeen obrak, tenperatura handiko zeramika erregogorrean eginda daude, esmalteekin eta koloretako kristalekin apainduak, eta zurezko oinarrien gainean jarrita.

Bi artistek nahiago dituzte tabernak , kafetegiak eta antzekoak haien lanak erakusteko galeriak edo erakusketa aretoak baino. Izan ere, euren aburuz jende gehiago igarotzen da lokal horietatik, eta ez da beharrezkoa bertan egotea etengabe erakusketak irauten duen bitartean.

Obrak biek sinatzen dituzte, baina Mortek egin ohi ditu eta gero, Marinasek apaindu esmalte eta beira zatiekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button