LITERATURA

Literatura eta teknologia berriak, “LiburuTEKia” jardunaldietan

Kulturaren arloan teknologia berriek duten erabilerarako gako batzuk ezagutzera emateko xedez, duela lau urte Literatura eta Teknologia Berriak batzen zituen LiburuTEKia jardunaldiak jarri ziren abian. Aurten laugarren edizioa egingo da azaroaren 10, 11 eta 12an, Bilboko Rekalde Aretoan.
Liburutekia kulturari buruz hitz egin eta hausnartzeko espazioa bihurtzea da asmoa. Hori dela eta, profesionalei zuzenduta dago, baina baita publiko orokorrari ere.

Edizioaren ordezkariek, liburu-dendek, idazleek edo blogariek hainbat gairi buruz hitz egingo dute: formatu berriak, Internetek narrazio-diskurtsora ekarri dituen aldaketak, irakurtzeko sistema berriak, etab. LiburuTEKiaren xedea honakoa da: literaturari buruz gogoeta egin eta mintzatzeko eremua izatea. Horregatik, profesionalei zuzenduta egongo da, baina baita jende guztiari ere, oro har.

Programa azaroaren 10ean abiatuko da, Sareen erabilera elkarteen zerbitzura izeneko mintzaldiarekin. 18:00etan, Fernando Tarancon, Maria Eugenia Salaverri, Dani Maizbilduko dira). Azaroaren 11n, 18:00etan ere, Preskriptore digitalak: blogariak eta aldizkari literarioak  gaipean Patricia Millan eta Danele Sarriugarte. Eta 19:15ean, Blogei lotuta dauden ekimen berriak Mikel Agirregabiria eta Julio Usandizagarekin.
Azaroaren 12an, 18:00etan, Liburutegiak: digitalaren eta analogikoaren artean gaia jorratuko dute Catuxa Seoane, Fernando Juarez eta Ibon Idoiaga adituek.

Hitzaldi guztiak euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira aldibereko itzulpen zerbitzua erabiliz eta streaming-ez bidez zabalduko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button