MUSIKA

Ray Fernandez kubatarrak Euskal Herrian joko du

Ray Fernandez musikari kubatarra estreinakoz dator Euskal Herrira; gaur bertan, Oñatiko Gaztelekuan izango da, 22:30etik aurrera. Kubatarra Tres Tanquistas y un Perro taldearekin arituko da: Miguel Alejandro Valdes baxua, Roylan Carballosa perkusionista eta Lorenzo Molina tronpeta jolea.

Guztira zortzi kontzertu emango ditu Rayk, Euskal Herrian: martxoaren 6an, Zarautzen (Modelo Aretoa); 7an, Durangon (Plateruena); 12an, Gernikan (Astra); 15ean, Bilbon (Kafe Antzokia); 19an, Andoainen (Bastero Kulturgunea); 20an, Ondarroan (Beikozinin); eta amaitzeko, 22an, Iruñean.

Musikari eta poetak, bere herrialdeko kantagintza zaharra eta garaikidea, eta kanpoko erreferentziak biltzen ditu bere musikan. Musikari, gainera, hitz kostunbristak gehitzen dizkio. “Rayk egunero pasatzen dena kontatuko du, kronika soziopolitiko hori umorez eta berehalakotasunez azaltzeko. Kaleko hizkeraz eta erreferentzia kultuekin, inguruaz mintzo da: eskasia ekonomikoa, errealitate sozialak, bortxa politiko eta gizajendearen hobekuntzarako zailtasunak…”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button